XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hogei bidaia Seul-era, Olinpiadak ikusteko

Irailean Olinpiadak izango dira Seulen, baina bidaia oso garestia da eta gutxik izango du aukera hara joateko.

Hau ikusirik eta hemen dagoen kirol zaletasuna kontutan harturik, Euskal Kirol Federakundeak hamar bidaia zozketatuko du kirol guztietako federatuen artean, eta beste hamar, edozein kirolzaleen artean banatuko dira.

Azken hamar hauetariko bat lortzeko Kirol etxeetan izena eman behar da eta Notario aurrean ekainaren hamazortzian egingo den zozketak erabakiko du nortzu joango diren.

Bidaia ordainduz aparte, lo egiteko tokia eta sarrerak ere sartzen dira sari honetan.

HONELAKO EZTABAIDA GUTXIENEZ HOGEI KASUTAN EMANGO DA.